Coolsweep

Coolsweep proiektuaren helburuak ziren sinergiak sortzea, negozio-aukera partekatuak sortzea eta berrikuntza bateraturako ildoak identifikatzea hondakinen baliarazte energetikoaren esparruan Europako 6 eskualderen artean.


 

 

COOLSWEEP proiektua ICN (International Cleantech Network) sareko Europako 5 klusterrek jarri zuten martxan, eta haren zeregina zen eskualdeen arteko kooperazioa sustatzea mundu mailako sektore lider bat sortzeko, hondakinak energia-iturri jasangarri gisa aprobetxatzean eta bihurtze horretan sortutako azpiproduktuak modu eraginkorrean erabiltzean espezializatua. Hala, Europa 2020 estrategian planteatutako helburu bikoitza lortuko zen: Europa ekonomia jasangarri eta, aldi berean, enplegu-sortzaile bihurtzea, bere baliabideak modu eraginkorrean erabiltzean oinarritua.

 

Proiektuan, zenbait erronka planteatu ziren; besteak beste: mundu mailan lehiatzeko masa kritikoa lortzea, eskualdeen artean berrikuntzako eta ikerketako ahaleginak koordinatzea helburu komunak identifikatuz, eta finantzaketa-lerroak hobetzea, bai negozio-ideia berriak martxan jartzeko, bai jada finkatuta dauden enpresen jarduerarako.

 

COOLSWEEP proiektua zenbait fasetan garatu zen 2013an, 2014an eta 2015ean:

  • Mundu mailako eta eskualdeko azterketa: aurrera begirako mapak eta azterlanak egin ziren eskualde mailako indarguneak eta ahulguneak identifikatzeko eta merkatu horrek mundu mailan zuen eskariaren gakoak identifikatzeko.
  • Estrategiak integratzea eta kooperazioa: negozio berrietan, I+G+Bn eta nazioarteratzean jarduteko baterako estrategiak zehaztu ziren.
  • Mentoring-a: elkarlana egin zen zenbait eskualderen artean hain aurreratuta ez dauden eskualdeetan kluster berriak sor zitezen laguntzeko.

 

Waste to energy

Proiektuaren baitan, hondakinak energia termiko edo elektriko bihurtzeari lotutako zenbait arlo teknologiko burutu ziren, hondakinetan dagoen zati biodegradagarria baliarazteko aukera ematen dutenak barne (digestio anaerobioa, zabortegiak gasgabetzea), bai eta hondakinak bereizteko teknologiak ere. Kontuan hartu ziren, halaber, bektore energetikoak (hala nola biogasa, bioerregaiak, hidrogenoa eta distric heating-a) eta azpiproduktuak aprobetxatzea (hala nola konposta, CO2, errautsak, prozesu-urak…).

 

Participantes

Parte-hartzaileak

  1. (Koordinatzailea) Oslo Renewable Energy and Environment Cluster OREEC – Norvegia
  2. Copenhagen Cleantech Cluster    CCC – Danimarka
  3. Lombardy Energy Cluster   LEC – Italia
  4. Basque Environment Industry Cluster –  ACLIMA
  5. Umwelttechnik-Netzwerkbetriebs GmbH – ECO WORLD STYRIA ECO – Austria
  6. Danish Business Authority, Research and Analysis Division FORA – Danimarka
  7. Riga Technical University, Institute of Energy Systems and Environment RTU – Letonia

Proiektuan, Aclimak zenbait ekintza egin ditu, eta ibilbide-orri bat ezarri da parte hartzen duten eskualdeetako enpresen, ikerketa-zentroen eta unibertsitateen artean kooperazioa sustatzeko, 4 arlotan:

  • Nazioarteratzeko kooperazio-eredu berriak
  • Hondakinak sailkatzeko eta bereizteko teknologia berriak
  • Errauste- eta koerrauste-prozesuak optimizatzea
  • Hondakin-korronte berriak baliaraztea bioerregaiak ekoizteko

Jorratu da, orobat, nola ekin gizarteak baliarazte energetikoko azpiegituren aurrean duen gaitzespenari.

Berariazko nazioarteratze-jarduerak ere antolatu dira:

  1. WtE-ko adituen kongresua, Milanen
  2. Zuzeneko 3 misio Kanadara, Kazakhstanera eta Letoniara. Misioa ECOTECH azokaren baitan
  3. Kopenhageko Nazioarteko Konferentzia
  4. Eta Aclimak ekainean antolatu zuen Bilboko Nazioarteko Konferentzia arrakastatsua, hauek guztiak bertaratu baitziren:
  • Izena emandako 160 parte-hartzaile baino gehiago (9 herrialdetakoak)
  • 30 hizlari
  • 35 erakunde B2B topaketetan
  • 80 parte-hartzaile baino gehiago Euskadiko erreferentziazko instalazioetara egindako bisitetan (ZABALGARBI, Galindoko lohi-labeak, TECNALIAren fabrika esperimentalak)

 

 2015ean, COOLSWEEP proiektua amaitu zen

Proiektuan zehar egindako jardueren emaitzez harago, Europako kooperazio-ekimen honetan parte hartzeak onura ukiezin batzuk ekarri dizkio Aclimari, zeinak jada aukera zehatz bihurtu baitira, hala nola:

Lankidetza-plataforma egonkor bat sendotu da, sarbidea ematen diguna Europako enpresetara, unibertsitateetara eta zentro teknologikoetara, eta, aldi berean, Euskadiko erreferentziazko eragile gisa kokatzen gaituena Europako proiektu eta ekimenetan bazkideak eta aliatuak bilatzeko. Gainera, hari esker sortu da Waste4Think partzuergoa, H2020n onartutako proiektua, zeinak 8 milioi euro irabazi baititu diru-laguntza gisa.

Aclima erreferente gisa posizionatu da hondakinen baliarazte energetikoaren esparruan, ekainean Bilbon antolatutako “Waste as a resource” nazioarteko konferentziari esker. Han, 9 herrialdetako 160 lagunek baino gehiagok hartu zuten parte, eta, hari esker, geure burua ezagutzera eman genuen, eta bazkide berriak sartu genituen “waste to energy” katean.