ARCELORMITTAL

Siderurgiako eta meatzaritzako munduko ekoizle nagusia. ArcelorMittal 60 herrialdetan dago, eta haietatik 18tan ditu instalazio industrialak. ArcelorMittal taldeak mundu-mailan erreferentzia den ikerketa- eta garapen-arloa eta banaketa-sare bikainak ditu, eta kalitate handiko altzairuaren hornitzaile nagusia da munduko siderurgia-merkatu nagusietan.

Kontuan izanik altzairua gaur egungo munduaren funtsezko osagaia dela, ArcelorMittalek altzairuan oinarritutako teknologia eta irtenbideen berrikuntzan eta garapenean biltzen ditu indarrak, eguneroko bizitzako produktu eta osagai ugariren eraginkortasun energetikoa hobetzen laguntzeko. 1.400 ikertzaile eta 17 teknologia-zentro ditu, eta altzairuaren ekoizpena jasangarriagoa bihurtzeko eta haren jarduerek eta bezeroenek ingurumenean eragin txikiagoa izateko egiten du lan.