Ingurumen-zerbitzuetako aholkularitza. Basoinsak 35 urtetik gorako esperientzia du, eta ingurune natural eta industrialeko eta hiri-inguruneko arlo ugaritan espezializatuta dago. Basoinsa diziplina anitzeko eta esperientzia handiko giza talde batek osatzen du, eta bezeroen ingurumen-beharrei erantzuteko duen gaitasun berritzaile, sortzaile eta konprometituak bereizten du.

Azken urteetan, berrikuntzaren alde egin du nabarmen, teknologia aurreratuak erabilita. Basoinsak arlo askotan oinarritu du bere jarduera; esaterako, paisaiaren eta naturaguneen azterketak, ingurumen-ebaluazioa, lurraldearen antolamendua, azterketa akustikoak eta atmosferikoak, bioingeniaritza, ingurumenaren kontrola eta obra-zuzendaritza, ingurumen-geologia eta ingurumen-ikuskapena.