Industria-hondakinen kudeatzailea. Lurzoru kutsatuen ikerketa eta erremediatzea. 1985ean sortu zenetik, AFESAk ingurumena zaintzen duten ekintzak martxan jartzea izan du helburu, eta enpresen arazoei irtenbideak eskaintzea. Afesak era askotako ingurumen-zerbitzuak ematen ditu, bere printzipioak beti erreferentzia gisa hartuta: ingurunearen errespetua, kalitate-bermea, eraginkortasuna, eta bezeroen segurtasuna.

Afesak 35 urteko ibilbidea du, eta balio hauek bereizten dute: profesionaltasuna eta lehiakortasuna, bezeroari zerbitzua emateko ikuspegia eta orientazio praktikoa, jarrera konstruktiboa eta taldekoa, eta inkonformismo- eta hobekuntza-espiritua. Balio horiek Afesaren proiektu guztietan uzten dute arrastoa.